Jantoki batzordea
Jantoki batzordea osatzen duten gurasoak zuen zerbitzura egongo dira astelehenetan 17:00etatik 17:30etara Guraso Elkartearen egoitzan; hauxe izan daiteke unerik hoberena zalantzaren bat izanez gero edo erreziboetan akatsen bat somatuz gero lehenbailehen haiekin harremanetan jartzeko.
Azkenik gogorarazi nahi dizuegu era askotara eskeini dezakezuela zuen laguntza zerbitzu honek ondo funtziona dezan; hona hemen batzuk:
- aldez aurretik abisatuz gure seme-alabak jantokira etorri behar ez direnean, beharrezkoak ez diren gastuak aurreztuz..
- ordainketak argi eta adierazitako datetan eginez, itzulketak eta premia gabeko bankuko gastuak ekiditzeko eta kontuak daramatzaten gurasoei lana errazteko.
- gure seme-alabei jantokiaren eta jokuen erabilera zuzena izan behar duela gogoratuz.
- zerbitzu hau hobetzeko ideia berriak emanez , Jantokiko batzordean izena emanez, antolakuntza daramaten guraso taldean parte hartzeko, sortzen diren beharrak erantzuteko, kuoten administrazioa eramateko,...
