Larunbata, maiatza 19, 2012
   
TEXT_SIZE

Eskolaz kanpoko ekintzen xedea

Eskola orduz kanpoko ekintzak (EOKE), izenak esan bezala, Ikastolako haurrek eskola orduetatik kanpo egiten dituzten kirol zein kultura arloko jarduerak dira. Ekintza hauen antolaketaz Oihan guraso elkartea arduratzen da eta guztiek komunean dituzten ezaugarri nagusiak azpimarkatzearren, ondoren  aipatzen diren biak dira:
•Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea.
•Haurraren garapenean baliagarriak diren beste zenbait arloetan sakontzea eta ikastolan bertan eskaintzen den heziketa, nola hala, osatzea.

ESKAINTZARI dagokionez, zenbait datu aipatuko ditugu:
2011-2012 ikasturtean zehar guztira 16 iharduera ezberdin landuko dira eta orotara, adin ezberdinetako umeez osatutako 30 talde abian jarri ditugu. Eskeintza zabala eta kalitatezkoa bermatzen saiatzen gara guztiek gustoko duten jardueraren batean trebatu edo, besterik gabe, gutxieneko ezagupena izateko aukera emango diona. Zentzu honetan, horietatik hamar ekintza Aldundiko “Eskola Kirola” egitasmoan izena emanda daudela adierazi behar dugu eta gainontzeko seiak kultura arlokoak lirateke. Ekintza guzti hauek ikastolan bertan lantzeaz gain –ekintza bakoitzari dagokion beharrei eta baliabidez hornitutako gela zein aretoetan-, gertu dagoen Aranalde kiroldegian ere egiten dira. Azken honetara, nagusienak joaten dira kiroletarako baldintza hobeagoak eskeintzen dituelako, eta beti ere gurasoen baimenarekin.

Behin urteko eskeintza azalduta,  PARTEHARTZEA aztertzea dagokigu. Txostena egiteko garaian 190 ume izena emanda daude eskola orduz kanpoko ekintzaren batean eta horietatik 81 mutilak dira (%42). Hala ere, kontutan izanda haur batek aukera bat baino gehiagotan partehar dezakela, erabilpenei dagokionez guztira 289 ikasle (erabilpen) ditugu martxan dauden talde ezberdinetan. Kasu honetan, eta aurreko datua kontutan izanik, hemen 126 ikasle mutilak dira (%43) gutxi gora behera aurreko portzentai bera mantenduz. Datu hauekin ateratzen dugun ondorioa zera da: ikastolako umeen oso portzentai zabalak parte harzen duela ekintza hauetan eta partehartzaileen artetik erdiek ekintza bi lantzen dituztela ikastolan.

Eskola orduz kanpoko ekintza guztiak aurrera eramateko umeez gain, begirale eta guraso arduradunen lana ezinbestekoa da. Lehenengoaen taldea, begiraleena, 27 gaztek osatzen dute eta gidatzen duten ekintzaren arloan trebatuak.

Azkenik, gurasoen lan taldearen lana aipatzea dagokigu. Lan talde hau ikastolako 16 aita/ amek osatzen dute. Hauetako bakoitzak urte osoan zehar ihardueraren eguneroko jarraipena egiten du eta,  honetaz gain, ikastola, batzordea, begiralea eta gurasoaren artean zubi lana egiten du.
Bukatzeko, eta ekintza guztien nondik norakoa azaldu aurretik, laburki azaldu Aldundiko eskola kirola dagoeneko egitura berria izateko egokitze prozesua abian jarri duela aurten; eta datozen bi ikasturtetarako zenbait aldaketa aurreikusita daude. Honek hainbat berrikuntza egitera behartu gaitu baita datozen urteetara begira ere.
2011-12 ikasturteari dagokionez, bakarrik LH1 mailari eragin dio. Araudi berriaren arabera, 3 jarduera mota eskeini daitezke bakarrik: mota askotako jarduerak, aisialdiko jarduerak eta, azkenik, kirol eta kultura jarduerak. Beraz, ezin ditugu kirol bakarreko jarduerak eskeini; kirol anitza behar du. Baina era berean, kultura eta kirola ekintza batean ustartzeko aukera ematen da.