Guraso dantza taldea
2011-12 ikasturtean, aurrekoetan bezala, gurasoen dantza taldeak gogoz jarraituko du giro ederrean dantza saioetan trebatzen. Guztira ere, 20 guraso inguru elkartzen dira ostegunero 17:00etatik 18:00etara Euskal Herriko Dantzak zein munduko dantzak ikasteko asmoz. Ikasturte bukaeran bai ikastolako festan zein arabako topaketetan erakustaldia ere egiten dute.


Ikastolako krosa “Oihan” Elkarteko gurasoek antolatzen dute urtero, maiatz aldera, eta beti egoten gara egun eguzkitsu baten zain, egia baita halakoetan eguraldia lagun izan behar izaten dugula. Aurtengo ikasturtean, maiatzean izango da eta XXVIII. edizioa ospatuko da.

