Larunbata, maiatza 19, 2012
   
TEXT_SIZE

Abesbatza

Arantzabela ikastolako ama eta aita batzuk abesbatza bat sortzea erabaki zuten eta jadanik 11 urte pasa dira beraien eztarriak eta intonazioak hobetzen. Denbora honetan hainbat saio burutu dituzte: ikastolako jaian, Aranako egoitzan, Amaia zentroan, Zeanuri herrian, Santa Ageda egunean Gasteizko kaleetatik, abesbatza topaketetan eta abar. Eta oraindik animoak goian!


Pertsona askok pentsatzen dute ikastolako abesbatzan sartzeko solfeoa eta ondo abestea beharrezkoa dela. Batzuk, sartu aurretik, dutxan bakarrik abesten zuten, hori bai, solfeorik gabe eta gaur egun hemen daude, astelehenero arratsaldeko 18:30ean entseguetara joateko irrikatzen. Musika gelan elkartzen dira.

Badakizue, animatu eta zatozte!