Larunbata, maiatza 19, 2012
   
TEXT_SIZE

Jantokia

Jantokia ikastolako familiek berek eta berentzako gestionatutako zerbitzua da, helburua eguerdiko orduetan gure seme-alaben elikaduraz eta zaintzaz arduratzea izanik. Jantokia erabiltzen dugunok parte hartu eta lagundu behar diogu egoki funtziona dezan. Jantokiaren kudeaketa ez zuzena da.

Egunero edo noizbehinka jantoki zebitzua erabiltzen duten umeek ekarri behar dutena:

- Aho garbiketarako poltsa, hortz-eskubila eta hortz-orea. Guztietan izena jarrita.

- 3 eta 5 urte bitarteko haurrek jantokian erabiltzeko amantala ere ekarri behar dute.

 

JANTOKIAREN ANTOLAKUNTZA

I. Jantokia Acción Global monitore euskaldun taldeak gidatuta eta zainduta dago. Monitore kopurua arautegiak zehazten duen bezala , jantokira joaten den ume kopuruaren araberakoa da. Neska mutilak zaintzeko eta arreta emateko ardura dute eguerdiko orduetan (13:00etatik 15:00etara), neska eta mutil guztien eguneroko jarraipena eginez hilabetero gurasoak eta tutoreak informazio orria jasoko dute. Urritik maiatzera bitarteko hilabeteetan, bertaratuak bi txandatan jaten dute, lehenengoan txikienak eta bigarrenean goi mailako kurtsoak; ekitaldi jarraiko hilabeteetan (ekainan eta irailan) ikasle kopurua txikiagoa denez txanda bakarra dago.

Monitore taldeko kide bat koordinatzailea da egunero 12:30etatik 13:00etara prest dagoena edozein galderari erantzuteko ikastolako telefonoan (945286063 ).

II. Bazkaria, ikastolatik kanpo egiten da, Auzo Lagun entrepresak, hain zuzen. Honek sukaldeko langileak ipintzen ditu (2 pertsona) bigarren platerak eta menuen osagarriak egiten dituztenak, hala nola bazkaria banatu, jantokia eta ontziteria garbitu. Hiruhilabetero aurreikusitako menuei buruzko informazioa bidaltzen zaie familiei.

III. Egunero hurrengo eguneko menuak eskatzen dira, apuntatutako ume kopuruaren arabera, beraz, derrigorrezkoa da jantokira joango den edo ez esateko oharra aurreko eguneko 13:00ak baino lehen abisatzea.

Jantokian apuntatuta egon eta aurrez joango ez dela ez ohartarazteak menu hori ordaintzea eta alferrik galtzea suposatzen du.

IV. Ikasleak janari berezirik behar badu edo botikarik hartu behar badu, modu egokian jakinarazi beharko da, umearen tutore edo gurasoen bidez mediku agiriarekin.

V. Jantokia noizean behin erabiltzen dutenek egun bat aldez aurretik (eguerdiko 13:00ak baino lehen) abisatu beharko dute ikaslearen izen-abizenak, maila eta erreziboa domiziliatzeko kontu korrontearen zenbakia 20 digitoekin emanez.


VI. Goizeko ekitaldia dugunean ikaslea jasotzeko ordua 15:00 arte da. Ikasleren batek ordua baino lehen bakarrik irten nahi badu guraso edo tutoreen baimen agiria sinatuta ekarri beharko du.

VII. Edozer jakinarazteko horra hor modurik onena:

a. Ikastetxeko idazkaritzara bertaratuz edo deituz (945286063). Jantokiko koordinatzaileari deituz.

b. Idazkaritzan edo tutoreari ohar idatziaren bidez jakinaraziz.

VIII. Hiru urteko haurrentzako jantoki zerbitzua urrian hasiko da.



ZENBATEKOAK

Aurreikusitako gastuak (monitoreak+sukaldeko langileak+menuak+gastu anitzak) eta apuntatutako bazkaltiarren kopurua kontutan hartuz, ikasturte honetarako jantoki zerbitzuaren kostea honako hau da:

I. Urritik maiatzera bitarteko egunero erabiliz gero: 93,00 €/hileko.

II. Urritik maiatzera azteazkenetan izan ezik, egunero erabiliz: 76,00€/hileko.

Zortzi hilabeteetako batazbesteko gastua egin da; hau da, kuotek berdin balio izango dute, hilak zenbat egun daukan kontutan hartu gabe.

III. Jantokia noizean behin erabiliz gero: 5,85€/eguneko.

Irailean eta ekainean, ordutegi murriztua dela eta, guztiek eguneko menuaren prezioa ordainduko dute.

ORDAINTZEKO ERAK

I. BANKU DOMIZIALIZAZIOA, jantokia erabiltzen duten ikasle guztientzat derrigorrezkoa da..


II. DIRU ITZULKETAK: Hiruhilabetearen bukaeran kuota finkoa ordaintzen duten ikasleei jantoki zerbitzuaz baliatu ez diren aste osoei dagokien dirua buelatatuko zaie, beti ere aldez aurretik garaiz abisatu bada bazkari eskaera ezeztatu ahal izateko; bazkariaren prezioa ordainduko da (2,60 €/egun). Beste kasu hauetan ere diru kopuru hori bueltatuko da: ikastolako irteerak, eta jantokiarekin zerikusirik ez duen arrazoiengatik ikastolaren itxiera.